XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipaturiko Isastik, erlijioso zela aditzera ematen du Segurako seme hau, bere garaian adituenetariko gizona zela esanaz,San Bernardoren monje, Pontevedra-tik hurbil den Armentera monastegian Abata, eta Salamankako Ikastegian buruzagi gero, Ruiseco (Medina Pomar-en) monastegiko Abata.

Han bizi da orain (1625 urtean).

San Bernardoren Ordenako Bisitatzaile Nagusi kargua duelarik.

Azpiazu Jose Antonio Gure hizkuntza zaharraren aldeko lanetan eta euskal ohituren ganako onginahi bizian aski froga emaniko gizona dugu, eta bere garaiko idazleen gandik hainbat aipamen eder merezi ukan zuena da Segurako seme hau.

Miguel Rodriguez Ferrer, idazle prestuaren Los Vascongados obran irakurri dugunez, berau izan da linguistika estudiotan grinaturik, euskal mintzaira sakonki landu duena eta beraren aintzinatasuna, garrantzia eta egitura berezia aditzera eman dituena.

Eta ez da batere harritzeko, zeren ongi erakutsirik bait zuen gai honetan jakitatea.

Bestalde, ahaide artekoa zen Aizkibel eta Iztuetarekin, eta odolak ere badu noski bere eragina.

Segurar ospatsu honi dagozkion xehetasun gehiegirik ezean, hona berau hainbat miresten zuen Guía de Guipúzcoaren autoreak zer dion Seguraz ari delarik: Euskal hizkuntzaren sakontasunean aski aditu eta trebatua izanik, Bonaparte printze argiaren bidelagun ohoratsua izan zen eta berarekin ibili hemen, Euskarian, Frantzian eta Ingalaterran barna euskararen ikerkuntzak egin eta gipuzkerara Biblia Saindua itzuliaz.

Barrena, Fray Sebastian Segurar seme aipagarri honi buruz, zera da soilki dakiguna: 1625 urtearen inguru San Frantziskoren Ordenako buruzagi nagusietarik bat zela.